XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Roqueplan, boulevardeko erregeak, erretoki bateko erakustoki aurrean ikusi eban.

Atsegin eta polit iruditu jakon, baiña barekulo basatsu baten antzerako zikin.

Geroago Opera Cómica'ko zuzendari izango zanak txigorrez betetako kukurutxo bat erosi eutsan, eta neskak bat batean iruntsi eta iru minututan gizendu zala, iruditu jakon.

Roqueplan'ek ez eban geiagotan arduratu nai izan eta biar arte esanaz agurtu eban.

Andik urte bira ikusi ebanean, ez zan lisatzaille; bere ertilari adiskidea baztertuta eukan, eta Meril'eko Bikondearen diruak jaten asia zan.

Geroago beste geiago be ondatuko zitun.

Kontularitza itxita.

Aldi berean, Lise Sergent, geroago Rose Pompon dantzari ospatsua izango zanagaz bizi zan, nai ta oraindik La Peletier kaleko 3 zenbakian egoan Cafe du Divan'eko kutxa-zain izan.

Antxe batzen ziran Balzac, Teophile Gautier, Gavarni, Gerard de Nerval eta Henry Monnier.

Azken au, an sarri galtzen ziran burgesak bertatik kanporatzearren, Paris'eko borreru lez agertzen zan.

Ementxe adiskidetu ziran Rose eta Lise, nai ta bertako jaube zanak begi onez ikusi ez adiskidetasun ori.

Oitura arin baiño labanagoko emakumea da, atorra lez aldatzen dau bere maitalea.

Geroago Pomaré erregintzakoak, egin ere atorra baiño geiago aldatzen eban bere maitalea.

Euki be ez eukan atorra bakarra baiño.

Larunbat illuntzetan garbitzen ekian, eta legortu baiño len jazten eban igande goizean.

Origaitik Rose'k ez eban bere ugazabaren oarrik onartu eta Divan kafetetxeko kutxa-zain ardura itxi eban.

Eta Lise'k zortzi eguneko epea beretzakotu diamante batzuen jaube egiteko.

Adiskide biak, bizi alaia esan daikeguna eroan eben, baiña maitasuna zale geiegi ziran, aberastu al izateko.

Laster esango dau Rose'k bere Oroitzetan bear izanak estutu eta Elise'k goiz baten esan eustan: zortzi egun barru etxe-bizitza aberats baten jaube izango zala, zaldi, kotxe eta pitxiz beteta... edo bestela bere burua errekara jaurtiko ebela.

Gaur gabean Mabille'ra joango gara, erabagi eban Lise'k, dantzan egingo dogu eta arrigarri izango da norbait nigaz ez arduratzea.